Orduak baino ez dira falta Athleticeko presidente barria aukeratzeko hauteskundeak egiteko. Iñaki Goirizelaia, Iñaki Aretxabaletaren hautagaitzako kideagaz egin dogu berba Jokoan kirol tartean. Goirizelaiak ez dau faborito garbirik ikusten baina garbi dino irabazteko aukera handiak daukiezala, proiektu sendoa eta ondo landua aurkeztu dabelako.