Coaching-a norbere burua garatzeko bidea egiteko era bat da. Nataly Villenek bide hori hartu eban orain dala urte batzuk. Orain, coachinga eta zaldiak alkartu eta egitasmo barria eratzen dabil udagoienera begira. Aurretik, abuztuan, coachinga eta zaldiek lagundutako sistema konstelazinoak lantzeko ikastaroetan parte hartuko dau Mallabian, bere bere zaldiekin. Abuztuan izango da trebakuntza ikastaro hori. Informazino gehiago nahi dauenak Nataly Villenen webgunera jo leike.