Orain dala urte bi, bertan behera geratu zan Haizetara. Iaz, eszenatokian eskeini zan. Aurten, kalera bueltatzen da eta lehian arituko dira musika taldeak. Danetariko taldeak ikusi ahal izango dira Zornotzako kaleetan bihartik domekara bitartean. Epaimahaiaz gain, herritarrek on-line bozkatu ahal izango dabe. Lehiaketatik kanpo, talde gonbidatu bi arituko dira. Familia ikuskizuna eta jam session bi be izango dira.