EJko Hizkuntza Politiketarako sailburuordearen berbetan gizarteak argi dauka euskerea bizibarritze prozesuaren alde dagoala. Eta belaunaldi barriakaz asmatu beharra dagoala esan deusku Miren Dobaran hizkuntza politikako sailburuordeak.
Hezkuntza Lege barrian zer esana daukela be argi itzi dau Dobaranek. Eskolaz kanpoko jarduera guztiak, apurka apurka, euskeraz eskaintzea, hori lortu beharko litzateke. Hizkuntza politikekin hobeto asmatzeko balioko dabe Soziolinguitika Klusterrak euskeraren erabileraren inguruan argitaratu barri dauezan datuek. Hori gaur goizean Bizkaia Irratian Miren Dobaran hizkuntza politikako sailburuordeak adierazitakoa. Datuak irakurteko modua aldatu dala uste dau Dobaranek, irakurketa sakona egin behar dala alde kaulitatibo eta kuantitatibotik, eta Klusterraren ikerketeak pista asko itzi deuskuzala. Emakumeen rola be agerian geratu da. Euskeraren bizi barritze prozesuan etengabe azaltzen da emakumea.