Udan hasiko da, eta Irrati digitalaren erronkei aurre egiten ikasteko moduko prestakuntza ikastaroa da. Ganera, parte hartzen dabenen erdiak sei hilabeterako hartuko dira lanerako.Informazino guztia hemen daukazue. Irratigintzan arlo digitalak eragindako iraultzea, podkastak egitea, plataformak, kanal ezbardinak, gizarte sareak, irratiko edizino digitala, ASPA eta X-Frame sistemak erabilten ikastea...Horixe guzti hori eskeiniko da. Ganera kontratu-konpromisoa daukan ikastaroa da, eta ikastaroa egiten dabenen erdiak hartuko dira lanerako sei hilabetereko. Informazino hau Lanbide-ren webgunean dago, eta LanAPP-tik be errez errez sartu leiteke. Gehilan2000gaz lankidetzan egindako formazinoa da. Enpresa horrek hautaketa prozesuak antolatzen ditu eta pertsonen enplegagarritasuna hobetzen daben proiektuak lantzen ditu enpresen lehiakortasunera begira.
.Hasiera datea: 2022/07/26
.,Amaiera datea: 2022/1124
.Ikastaro egunak: astelehenetik bariura, 14.00etatik 20.00retara
..iraupena: 300 ordu