Lorea BiIbao (BFA): "Euskeraren erabileran gora egin daben bost eskualdeetatik hiru Bizkaian dagoz"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko eka. 27a, 00:00

Omako basoko artelanak lekualdatzeko lehen fasea hasi da. Basoa garagarrilaren 25era arte itxita egongo da eta egun horretan erreserbak egiteko sistemea ipiniko dabe martxan. Horri esker, sarrerak erreserbau ahalko dira margotze prozesua ezagutzeko eta bisita gidatuak egiteko.
Ibarrolaren artelana lekualdatzeko prozesua beraz, martxan da. Lorea Bilbao, Bizkaiko kultura diputadua "Goizeko Izarretan" saioan izan dogu gaur.

Euskeraren erabileran gora egin daben 5 eskualdetatik 3 Bizkaian dagoz. Eta hori albiste ona dala uste dau Lorea Bilbao Bizkaiko euskera, kultura eta kirol diputaduak. Euskeraren erabileraren inguruko kale neurketea egin dau Soziolinguistika Klusterrak eta neurketa horretan agertutako datu batzuren inguruko balorazinoa egin deusku Lorea Bilbao diputaduak. Erabiltzaileen artean gehienak emakumeak dirala esaterako, eta gazteen kopuruak be goruntz jarraitzen dauela. Hori barri ona da, traktore lana egingo dabelako Bilbaoren berbetan.
 

 

Osorik irakurri