AEK-k aurten Uda Ibiltaria ekimenaren barruan Barnetegi Ibiltaria eskainiko dau. Euskal Herrian zehar ibilita, inguruak ezagutu eta euskera hutsean bizi ahal izateko aukerea emongo dabe Barnetegi Ibiltari honeek. Oscar Goldaratz, AEK-ko Barnetegi Ibiltariko arduraduna alkarrizketatu dogu "Goizeko Izarretan".
Adin guztietako pertsonentzako barnetegiak izango dira, baina batez be 30 urtetik gorakoek emoten dabe izena. Oinez eta bizikletaz egiteko aukerea egongo da. Oinez, garagarrilaren 16tik 31ra Gorbeiatik Hiru Erregen mahairaino. Eta bizikletaz, abuztuaren 1etik 15era; egunean 50 bat kilometro egin da. Deban hasita, Otxandio, Urkiola, Ataun, Urbasa eta Nafarroan zehar ibilta. Izena emoteko epea zabalik dago, hil honen 30era arte.