Goi mailako sei bikote lehiatuko dira udako masters torneoaren hirugarren ekitaldian. Mikel Urrutikoetxeak, Bizkaiko ordezkari bakarrak, Beñat Rezusta atzelariagaz jokatuko dau. Beste bost bikoteak honako honeek dira: Jaka-Zabaleta, Irribarria-Albisu, Ezkurdia-Mariezkurrena, Altuna-Imaz eta Laso-Martija. Urrutikoetxea eta Rezustak Irribarria eta Albisuren aurka jokatuiko dabe lehen jardunaldian datorren garagarrilaren 15ean Balmasedako frontoian. Egun bi beranduago, Jaka-Zabaleta eta Altuna-Imaz bikoteak izango dira aurrez aurre Barakaldoko pelotalekuan. Sei bikoteek alkarren aurka jokatuko dabe eta ligatxoko lehen bikotea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara. Seigarrena kanporatuta geratuko da eta ganerako laurek play offak jokatuko dabez. Finalaurrekoak zein finala Nafarroa Arenan jokatuko dira, irailaren 30ean eta urriaren 2an hurrenez hurren.