Iraupen luzeko zaintzen trantsizinoan Bizkaia erreferentea dala esan deusku BFAko Gizarte Ekintzarako diputaduak. Eredu horri begira Europako herrialde batzuk dagoz eta Murillo bera Erroman eta Bruselan egon da horren barri emoten. "Goizeko Izarretan" saioan alkarrizketatu dogu gaur Sergio Murillo.
Nagusien ohiko erresidentziak apurka-apurka bizikidetza unidade bihurtzen dabilz, gehienez 25 egoiliar batuko dabezan tamainu ertaineko espazioak izango dira. Getxon edegi dabe lehenengoa eta aurrerantzean zeintzuk edegiko diran be kontau deusku foru diputaduak. Ekainak 28 izanda Murillok gogoratu dau egoitzetara doazenen artean LGBTI kolektiboko pertsonak be dagozala. Honeetariko batzuk egoitzara sartzean armairura ez bueltetako baliabideak jarri beharko dirala esan dau.
Bestalde egoitzetan sindikatuek deitutako greba egunen harira eta patronalek ratioak betetako daukiezan zailtasunen harira BFAko ordekzariak alkarregaz berba egin dagien eskatu deutse urtenbidea alkarrizketan dagoala adierazota. etxeTIC zentro barriez edo Melillako hesian ikusitako irudiez be itaundu deutsagu gaurko alkarrizketan Sergio Murillori.