CCOOetik dinoe huelgea jarraipen zabal eukiten dabilela eta gaur goizean Trapagaranen Ertzaintza langileen kontra gogor oldartu dala. Sindikatuen gehiengoak hileon deitutako bigarren greba eguna da gaur eta bihar hirugarrenari helduko deutse. CCOOeko Alfonso Riosek "Goizeko Izarretan" saioan esan deuskunez metalaren sektoreko enpresa asko irabaziak izaten dabilzan bitartean langileak erosmen ahalmena galtzen ari dira.
Bestalde Riosek azaldu deusku amiantoa euren lantokitik gertu daben langileen familiei baheketa bat egiteko eskatu deutsela Osakidetzari. Momentuz erantzunaren zain jarraitzen dabela gaineratu dau.
Era berean CCOOek salatu dau sortzear dagoan kirol eremuko lege barri batek kiroldegietako enpresa pribaduetako langileei euskeraren B2 perfila eskatuko deutsela. Sindikatuak neurri hau kritikau dau esanaz sektore pribaduko langileei orain arte holakorik ez jakela eskatu. Zonalde soziolinguistikoak kontuan hartu beharko litzatekezala zehaztu dau eta gogoratu dau enpresa pribaduetako langileek ez dabela euskerea ikasteko funtzionarioek daben liberalizazinoa eukiten.