"Finlandia ibilgailu elektrikoetako baterien eta kargalekuen eredugarri da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko uzt. 18a, 12:29

Ibilgailu hibrido eta elektrikoen oraina eta geroa ikertzen dauzen IKERLANeko Andoni Saez de Ibarra izan dogu gaur berbaz "Goizeko Izarretan". Dagoeneko 500 kilometroko ahalmena daben ibilgalu elektrikoak dagoz baina 150 kilometroko ahalmena dabenakaz alderatuta garestiak dirala zehaztu deusku. 

Distantzia luzeak egiterako orduan Saez de Ibarraren eretxian  ohiturak aldatu behar doguz. Kafe bat hartzeko bost minutuko itxaronalditik ibilgailu elektrikoa kargetako hogei minutu itxarotera pasau behar dogula esan deusku IKERLANeko kideak. Ikertzaile honi sortu barri dan BTRA saria emon barri deutse.  

Osorik irakurri