Aimar Morgaetxebarria zornotzarrak bigarren partidua jokatuko dau profesionaletan Etxebarrin. Debuta, Zornotzan egin eban, Amorebieta IV.ean. Urrutikoetxea lagun ebala Jaka eta Elizegiren auka. Ezin izan eban irabazi (22-13), baina pozik geratu zan. Domekan, Alberdik eta biek Arteaga eta Uriondoren aurka jokatuko dabe. Morgaetxebarriak txikitatik jokatu dau pelotan. Orain, lehen ametsa bete dau, profesionaletan debutetea. Hurrengoa, txapelketaren bat irabaztea.