Urrutikoetxea eta Elezkano gogotsu dagoz Aste Nagusiko Txapelketarako

Bilboko Aste Nagusiko Txapelketea abuztuaren 24an, 25ean eta 27an jokatuko da Bizkaia pelotalekuan. Baiko finalaurrekoan, Urrutikoetxeak Albisu izango dau lagun Lasoren eta Mariezkurrenaren aurka jokatzeko. Aspekoen finalaurrekoan, Elezkano eta Zabaleta izango dira Altuna eta Martijaren aurka. Elezkano partidu nagusietatik kanpora geratu da udan, eta gogotsu dago Bilborako. Urrutikoetxeak be dino berezia dala Aste Nagusian jokatzea.

Osorik irakurri