Aranzadi Zientzia alkarteak, Bilboko Udalagaz batera, aurrera darrai Begoñako Argia proiektuagaz. 2021eko urritik hona alkarteko lantalde bat eta unibersidade mailako ikasleak historiaren, ondarearen eta antropologiaren inguruko ikerkuntzea egiten dabilz. Orain arte lau hobi amankomun aurkitu dabez eta lau mila persona baino gehiagoren gorpuzkiak atara dabez lurpetik. Anartz Ormaza proiektuko zuzendariak esan deuskunez, hasierako aurreikuspenak ia boskoiztu egin dira.