Suakai nafar enpresak 'Música en cada rincón' proiektua jarri eban martxan orain urte bi. Musikea zabaldu gura dabe udalerri txikietara eta bide batez herri txiki horreek ezagutzen emon. Gaur hasiko da 2022ko edizinoa Nafarroan, Lizason hain zuzen be. Bihar Gizaburuagan, eta handik Madrilera, Huelvara, Jaenera eta beste hainbat tokitara joango dira, hilaren 26an Fuerteventuran amaitzeko. Igor Arostegi musikariak emon deuskuz azalpen gehiago.