Karrantzako Udalak eta Enkarturrek antolatuta, gaur eta bihar artean egingo da. Bat-bateko antzezlan bat, Afrikako dantzen saio bat, Mubajito taldearen kontzertua eta Michael Jacksonen omenezko ikuskizuna eskainiko dira. Emonaldiak Pozalaguako kobazuloaren ondoko anfiteatroan izango dira. Sarrerak doakoak dira.