Andra Mari jaietarako egitarau oparoa prestau dabe,eta hilaren 12tik aurrera jai giroa izango da nagusi bertan. Zunbeltz Bedialauneta alkateak esan deusku aurreko urteetan jairik ospatu ezinik egon eta gero, gogo handiz dagozala orain. Egun berezi asko izango dabe, eta horreen artean nabarmentzekoa abuztuaren 17ko arrantzale eguna. Emakumeen kontrako erasoei aurre egiteko protokolo berezia prest dabe, jaiak holako arazo barik pasetako. Bestetik, Lea Artibaiko ur eskasia dala-eta, kontusmoa gitxitzeko neurriak hartuta daukiezala eta herritarrei kontsumo hori gitxitzeko eskatu deutsela esan deusku.