Eusko Label ligan 8 estropada geratzen dira, erdia baino gitxiago. Asteburuan 11. eta 12. ikurrinak jokatu dira Hondarribian eta Getarian. Urdaibairentzat, biribil joan da dana. Izan be, bandera biak irabazi ditu, eta lehenengo parau da. Gainera, 6 puntuko aldea murriztu dau Hondarribiagaz eta 4koa Donostiarragaz. Iñaki Goikoetxea 'Tabero' Bermeo Urdaibako arraunlariagaz egin dogu berba Jokoan saioan.