Karmele Gisasola kirolari mallabiarrak botako dau jaietako txupinazoa domekan. Herri kiroletan egindako palmares handia errekonozidu eta emakumezkoen mailan kirol honen aitzindari izateagatik aukeratu dabe. Abuztuaren 14tik 16ra ospatuko dabez Mallabian Andra Mariak eta musikea, umeentzako jarduerak eta kirola izango dira egitarauko ekintza nagusiak.