Muruetako Udalak Lurre Hurre alkarteagaz eta Bertotik alkarte kooperatiba txikiagaz lankidetza hitzarmena sinatu dau, migratzaileen gizarteratzea eta enplegagarritasuna bultzatzeko. Proiektu solidario hau martxan jartzeko, Muruetako Udalak herriko lur sail bat laga dau, eskualdeko migratzaileek lurra landu dagien. Ostean, lortzen dabezan produktuak zabaldu, saldu eta banatu ahal izango dabez.