Iraia Iturregiren inguruan adostasuna da nagusi Athleticen. Emakumeen lehen taldeko entrenatzaile izango zan presidente Barkala, Aretxabaleta edo Uriarte izan. Azkenean Jon Uriarte presidente dala, aurredenporaldian lanean dabil Iturregi. Bihar Girondinsen aurka jokatuko dabe. Jirabiran saioan egin dogu beragaz berba, eta esan deusku talde gaztea baina orekatua daukala.