Oinarrizko baliabideekin naturguneetan bizimodua egitea da Bushcraft, basoan, basamaortuan edo dana dalakoan. Janaria bilatuta, ura edangarri bihurtuta, sua eginda eta abar. Hori guzti hori ikasi egiten da, eta Euskadiko Bushcraft alkartean tailerrak eratzen ditue horretarako. Hemendik aurrea be ugari izango dira. Euskadiko Bushcraft alkartea lehenengo pausoak emoten hasita dago, eta gaur egun 30 bazkide inguru daukaz. Informazinoa eskatzeko hurrengo email helbidea erabili leiteke: basquebushcraftsociety@gmail.com