Mikel Urdangarinek eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak euren urteurrenak ospatzen dabilz. Zornotzako musikariak 25 urte bete dauz musika munduan eta BOS-ek, ehun. Urteurrenak ospatzeko, '100/25 BOS - Mikel Urdangarin' proiektua jarri dabe martxan. Alkarregaz grabautako disko bat kaleratuko dabe udagoien amaieran eta kontzertu batzuk be eskainiko dabez formatu horretan. Lehenengoa, abuztuaren 20an, Bilboko Aste Nagusian, Abandoibarran.