Alicia Suso (Caritas): "Gure boluntarioak ez dira soziologoak baina errealidadea ondo ezagutzen dabe"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko ira. 13a, 12:00

Arratian, Durangaldean, Lea-Artibain eta Busturialdean dagozan Caritaseko taldeak koordinetan dauzen Alicia Susok esan deusku euren boluntarioen profil nagusia 60 urteko andra batena dala. Halan da be Bizkaiko Caritasen gazteez osatutako taldeak sortzen dabilz, Galdakaon esaterako. 

Eskualde horreetan guztietan martxan daukiezan proeiktuen artean alfabetizazino eskolak, ortuei buruzko formazinoa eta amankomuna dan harrera programea azpimarratu dauz. Era berean, arreta jasoten daben onuraduen parte hartzeaz, euren etorkizunaz, duintasunaz... berba egin dogu Aliciagaz. 

Osorik irakurri