Endika Uriondok beste urte birako kontratua sinatu dau Baikopilota enpreseagaz. Gizaburuagako atzelariak urte bi daroaz profesionaletan jokatzen eta sendotasuna hartu dau kantxan. Barikuan, Bermeon jokatuko dau Agirregaz batera Elordi eta Oier Etxebarriaren aurka. Ilusino bereziaz ekingo deutso lehiari familiko kide asko eukiko dauelako harmailetan. Beragaz egin dogu berba Jokoan tartean.