Bizkaian metaleko patronalaren eta sindikatuen artean ez dago adostasunik. Sektorean egindako huelga egun eta mobilizazinoen ondoren, eta patronalaren blokeoa ikusita, ELAk uste dau huelgari eta mobilizazinoei ekin behar izango deutsela barriro. Arineguneko bileran, patronalak aukera bat galdu ebala uste dabe ELAk, eta LABek. Proposamen barri bat egin dau soldateari jagokonez, baina proposamen horrek ez dauka KPIagaz loturarik. Mikel Etxebarria ELA sindikatuko ordezkariagaz berbaz jardun dogu horren harira.
Novaltiako langileen huelgea Europako luzeena da. Sendagiaen eta botiken biltegiratze eta banaketaz arduratzen da Novaltia eta egoitza nagusia Zamudion dauko. 50 langile baino gehiagok egiten dabe lan Novaltian eta langile horreetatik 17k hiru urte eta bi hilabete egin dabez huelgan. Zuzendaritzearen eta beharginen arteko negoziazinoetan ez dago aurrerapausurik, bata besteagandik urrun dagoz Mikel Etxebarriak esan deuskunez.