Ongi Etorri Errefuxiatuak, Mugak Zabalduz eta Aita Mari Itsas Salbamendu Humanitarioak sustatuta, irailaren 26an autobus batek urtengo dau Irundik Bruselarantza, urriaren 1ean protesta ekintza bat egiteko. Migratzaileen eskubideak aldarrikatuko dabez Europako Parlamentuaren aurrean. Europako eta migratzaileen jatorrizko herrialdeetako 130 erakundek baino gehiagok babesten dabe ekimen hau. Ana Elena Altuna OEE-ko kideak esan deuskunez, ordezkaritza bat europarlamentari talde bategaz be batzartuko da.