Krisi energetikoari aurre egiteko, 140 mila milioi euro baino gehiago batzea aurreikusi dau Bruselak. Europako konpainia elektrikoen diru sarrerak mugatzea eta petrolio enpresen ezohiko mozkinak zergapetzea proposatu dau Europar Batzordeko presidenteak Ursula Von der Leyenek. Proposatutakoak zelan gauzatuko diran ikusi egin beharko litzakela uste dau Aitor Urrestik, energia barriztagarrietan aditua danak. Proposatutakoak bide onetik doaz Urrestiren eritxian.
Euskadin kontsumitzen dogun energia guztiaren %9 bakarrik da berton sortutako energia barriztagarria. Barriztagarrien aldeko apostua egiterakoan, inpaktua aztertu beharra dagoala uste dau Aitor Urresti ingeniariak. EHUren Eibarko fakultadean irakaslea eta energia barriztagarrietan aditua da Urresti. EAEn ezarri gura dabezan parke eolikoei buruz eta Garoñako zentralaren etorkizunaz be berbaz jardun dogu beragaz.