Zallako artzaina dan Angel Varona bizkaitarrak irabazi eban zapatuan Axpeko (Atxondo) zelaietan ospatu zan Ardi Txakurren Euskal Herriko Txapelketea. Euskal Herri osoko 12 artzain aritu ziran euren txakurrakaz nor baino nor eta lau onenen artean Ilarduiako Jose Mari Jauregi be egon zan. Jauregiren bi txakurrek Suak eta Neguk asteon Oñatin jokatuko dan nazinoarteko txapelketarako zuzeneko txartela lortu eben.
Jauregik esan deuskunez oso pozik dago eta ilusinoz bizi dauz holako probak. Txakurrentzako ariketarik gatxena bandera txikien artean igaroteana dala zehaztu dau eta Sua Negu baino errazagoa dala gobernetan. Ilarduiako artzainak La Leze gaztandegia dauka bere familiagaz batera. Orain dala gitxi Ordiziako lehiaketako gaztarik onena eurena dala ebatzi eben. Horretaz be jardun dogu berbaz Jauregigaz.