Itxaso Atutxa (EAJ): "Hizkuntza perfilen ganeko sententziak herritarren eskubideak urratzen dauz"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko ira. 20a, 14:35

Eusko Legebiltzarrean gero eta akordu gehiago lortuko diran itxaropena azaldu dau EAJko BBBko presidenteak gaur "Goizeko Izarretan" irratsaioan. Balizko energia itun bat lortzeko  aukera gehiago igerten dauz Itxaso Atutxak orain lehen baino. EH Bilduren jarrera aldaketak hori ekarri leikela aitatu dau.

Hezkuntza Legaren zirriborroaz galdetuta orain alderdi politikoen sasoia baino hezkuntza eragileena dala autortu dau Bizkaiko jeltzaleen buruak. Ikastolen Elkartetik edo Kristau Eskolatik egindako kritikak ñabarduratzat jo dauz Atutxak eta esan dau ekarpenak jasoteko unea dala. 

Epaile batek udaltzainen lan-poltsa osatzerako orduan B2 hizkuntza eskakizuna alboratu izanak hautsak arrotu dauz azken egunotan eta  Atutxak ez dau epaiagaz bat egiten, herritarren eskubideen kontrakoa dala zehaztu dau. 

Repsolek Bilboko Portuan aurreikusita eukan inbertsino bat bertan behera iztearen atzean Sanchezek ezarri gura dauen zerga berezia baino zeozer arraroa dagoala uste dau Atutxak. Bestalde Espainiako presidenteak bankuen irabaziei ezarri beharreko zergak Euskal Kontzertuaren Aldebiko Batzordean ez adostea aurreikusi be ez dau egiten.

2023ko udal hauteskundeez eta Unai Rementeriak BFAko buru izateko jeltzaleen hautagai izateko aukraz be luze eta zabal berba egin dogu BBBko presidenteagaz. 

 

Osorik irakurri