Arantza Santestebanek kartzelan jasotako eskutitzak oinarritzat hartuta egin dau 918 gau pelikula. Donostiako Zinemaldian Zinemira sailean ikusiko dan euskal filmeetako bat da “918 gau”. Santesteban beste pertsona batzukaz batera atxilotu eta espetxeratu egin eben 2007an Batasunako kide izatea leporatuta. “918 gau” pelikulako zuzendariak bi urte eta zeozertxo gehiago igaro ebazan preso.
Espetxean egoala jasotako eskutitzak, urteak pausauta barriro irakurri ebazanean, orduan erabagi eban Santestebanek “918 gau” egitea. Kartzelan bizitakoak zelan eta zertan eragin deutson azaldu gura izan dau Santestebanek film honen bitartez.