Antzerki konpainia bizkaitarraren lan barria, Gasteizen estreinauko da domekan, Zurrunbilo jaialdiaren barruan Baratze Aretoan. Protagonista bakarra agertuko da taula ganean, Iñaki Ziarrusta aktorea. Gregorio da bera eta bizitzaren azken momentuan dago. Txotxongiloak agertuko dira bere ondoan, Valentina Raposorenak hain zuzen. ATX konpainiak, egonaldi artistikoak egin dauz "Balbea" antzezlana prestatzeko. Gasteizen, Azpeitian eta Donostian eskeiniko dabe urte amaierara bitartean.