Gaur Alzheimerraren nazinoarteko eguna da. Euskadin, egun, 36.000 kasu inguru dagoz eta Osasunaren Mundu Erakundeak adierazo dauanez, kopuru hori hirukoiztu egin daiteke munduan 2050ean. Alzheimerra sendabiderik ez daukan gaixotasun neurologikoa da eta horregaitik ikerketea oso garrantzitsua da. Tratamendu barriak dirala-eta, Asier Lasa IMQ-ko neurologoa itxaropentsu azaldu da.