Asier Vega (EH Bildu): "Meatzaldeko parke eolikoaren proiektua, ez dirudi proiektu komunitario bat danik baina hori be aztertuko dogu"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko ira. 21a, 10:45

Bizkaiko EH Bilduko koordinatzaileak dino koalizinoak gai honetan arduraz jokatzen dauela barriztagarrien alde beti egon dirala zehaztuta. Asier Vegaren eretxian orain eztabaida proiektuen ereduan oinarritzen da eta haize errotak ezarteko proiektuak aztertzean. Gipuzkoan begi onez ikusten dabena proiektu komunitario bat dala esan dau Asier Vegak, Meatzalderako proposatutako parke eolikoak komunitariotik gitxi eduki arren hori be aztertuko dauela gaineratuta.

Garraio publikoa indartzeko erabiltzaileei mesede egiten deutsen neurriak lehenetsi behar dirala uste dau eta errepideetako azpiegitura handiak alboratu. Garrio publikoagaz eta energia kontuakaz lotutako gai gehiago eroango dauz Bizkaiko EH Bilduk Bizkaiako Batzar Nagusietako hilabete honetako politika orokorreko saiora. 

Bestalde Karrantzan eta Busturialdean ur hornikuntzeagaz egon diran arazoak konpontzeko Bilduk BFAri soluzino barriak emoteko eskatu deutso. BFAko buruaren, Unai Rementeriaren, geroaz be galdetu deutsagu Asier Vegari.     

Osorik irakurri