Kaleko Arte Eszenikoen jaialdia da Artekale. Bostgarrenez egingo da gaur eta bihar Plentzian. Udalak antolatzen dauan ekimena da eta bertatik balorazino oso positiboa egin dabe orain arteko edizinoetaz. Euskadi, Galizia, Andaluzia, Katalunia eta GAztela eta Leongo zazpi konpainia izango dira aurtengo Artekalen. Konpainia gehienak Euskadikoak dira, hiru hain zuzen, Ertza, Broken Brothers Brass Band eta Goitibera. Gaur hasteko, Gaztela eta Leonetik Sansegundo konpainia eta Kataluniatik La Industrial Teatrera.