Bertsolari Txapelketa Nagusia bihar hasiko da Getxon. Finala barriz abenduaren 18an Iruñean egingo dabe. Getxon, Muxikebarrin emongo jako hasierea txapelketeari eta oholtza gainean, Oihana Bartra, Agin Laburu, Eneko Lazkoz, Nerea Elustondo, Peru Abarrategi eta Unai Mendizabal egongo dira. Bizkaitar bakarra biharko sasoian, Oihana Bartra.
Oihanak txapelketarako prestaketa lanak udan hasi ebazala esan deusku, batez be uda amaieran. Plazan trasmitiduten dauena txapelketan eskaintzea lotu gurako leuke Bartrak. Bihar beragaz bertsotan izango diran bertsolariakaitik itaunduta, seontsazino ona emoten deutsela esan deusku Oihana Bartrak.
Bertsolari Txapelketa Nagusiko nobedadeen artean, bat kartzelako lana barik ganbarako lana izango dala, eta bestea, finala Iruñean jokatuko dala. Iruñean egiteak balio sinboliko handia dauka Bartraren eretxian.