Euskararen Etxeak antolatutako erakusketa ibiltaria da "Liburuaren Arbola". Gorka Arrese editorearen ideia izan da eta beronek gidatu dau. Liburuaren historia azaltzen da bertan. Portugaleten dago ikusgai urriaren 11ra bitartean. Ondoren, Ondarroan, Getxon, Amorebieta-Etxanon eta Gernika-Lumon erakutsiko da. Herri bakotxean bisita gidatuak antolatu dira. Era berean, Gorka Arresek berbaldiak eskeiniko dauz.