Iñaki Garcinuño: "Paperaren inflazinoak liburuen garestitzea eragin dau"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko ira. 28a, 12:20

Soldata igoerea KPIren parekoa ezin da izan enpresa guztietan. Enpresa batzutan posible izango dala esan deusku goizean Iñaki Garcinuño CEBEKeko presidentea izandakoak. Baina gogoratu dau Euskadin asko dirala PYME-ak, enpresa txiki eta ertainak, eta guztietan ezin dala sindikatu batzuk eskatzen dabena bete. Argindarraren prezioa dala eta, Sanchezen gobernuak prezioa merketzeko hartutako neurriak dirala eta, laguntza guztiak garrantzitsuak dira Garcinuñoren eritxian, baina kasu honetan gehiago egin beharko litzake, energiaren merkaduan esku hartuta.

Garcinuñok papergintzaren sektoreko eta 25 behargin enpresa bat zuzentzen dau gaur egun. Paperaren prezioa Europan bataz beste %45 hazi da azken seihilabetekoan. Iñaki Garcinuñok azaldu dau eurek be lehengaietan garestitzea igerri dabela eta aurtengo Durangoko Azokan segurutik liburuak garestiago salduko dirala.   

 

Osorik irakurri