Kulturearen gaur egungo egoera latzak bultzatuta, konponbideak topau guran, sortzaile, antolatzaile, hezitzaile eta kazetarientzako topaketea egingo dabe Durangon, zezeilaren 27an. Kudeaketa arazoak dirala eta, Landako gunean barik San Agustin kulturgunean egingo dabe Guk gEUre Kulturaz izentau daben jardunaldia.
Etorkizunak kezkaturik kulturgintzan beharrean dabilzan eragile batzuk, eritxi eta proposamen truke kolektibo ahalik eta zabalenaren beharra ikusi dabe. Euskal Herrian kulturgintzearen arloan jarduten daben eragileak alkartu, eta nork bere eguneroko jardunetik berba egin eta aurrera begira akarturik zer egin geinken adosteko ordua dala pentsetan dabe.
Durangoko Ahotsenea guneak, antzerki prtoduktoreen Eskena alkarteak, esperientzia sortzaileen Karraskan sareak, Kultura Live areto pribaduen alkarteak eta MIE musika industriek alkarteak egin dabe Guk gEUre Kulturaz topaketan parte hartzeko deialdia.
Gaur egungo egoera larriarentzako konponbide emonkorrak gura ditue. Hauxe da parte-hartzaileei egin jakien galderetako bat: kultureari eskaintzen deutsazun zure eguneroko bizimoduak erakusten deutsunetik, zure ustez, zein dira euskal kulturearen beharrizan, aukera eta erronka estrategikoak?
Goizean hasi eta arrastira arte hainbat kultur sortzaile, antolatzaile eta bitartekari, kultur kontsumitzaile, hezkuntzako eragilea eta kultur kazetari batuko dira San Agustinen eguenean. Izena emoteko azkenengo eguna zezeilaren 26a da. Argibide gehiago, hemen.