Paco de Lucia gitarrista handia hil da

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko ots. 26a, 00:00

Bihotzekoak jota hil da gaur Paco de Lucia flamenko gitarristea 66 urte zituala. Kadizeko gitarristea Mexikon egoan oporretan familiagaz.

Argitaratu dituan 36 diskoetan, gehienbat flamenkoa baina jazza eta fusinoa be jorratu dituan Paco de Luciak makinatxu bat sari jaso ditu, besteak beste, Arte Flamenkoaren Espainiako Sari Nazionala, Arte Ederretan Merituari Urrezko Dominea (1992), Musikearen Sarietan Ohorezko Aitamena (2002) eta Arteetako Asturiasko Printzea Saria (2004).

Doctor Honoris Causa Doktorea da Kadizeko Unibersidadean eta Berklee College of Music ospetsuan.

Osorik irakurri