Iberba Aholkularitzeak Itzulges izeneko aplikazinoa sortu dau, enpresetan euskerearen eta beste hizkuntzen itzulpenak, horreen kudeaketea, testuen idazketea eta abar errazteko eta laguntzeko. Aplikazinoaren helburua dokumentazino eleanitza sortu eta erabilten daben enpreseei tresna praktiko bat eskaintzea da. Holan, enpresako langileek edo euren kanpo itzultzaileek, itzulpenak egitean edo euskeraz zein beste hizkuntzetan testuak idaztean, memoria elikatzen da.
Itzulgesen helburua langileak euskerearen normalizazinorako eragile aktibo bihurtzea da, oinarrizko tresnak eskainita: memoria eta hiztegiak konsultau ahal izatea, bialdu aurretik eginda egon daitekeen ehunekoa jakinarazotea, itzulpena egiteko tresnak… eta, garrantzitsuena, modu erraz batez, enpresako langileek beren testuak zuzentzeko aukerea izatea. Aplikazino honek interneten dagozan hizkuntza tresna batzuk integrau ditu dagoeneko eta, adibidez, katalanerako itzultzaile automatikoa erabili daiteke bertatik.
Itzulpenak egiteko tresna lagungarria
Itzulpenak aplikazinoan bertan egiten dira eta itzulpen memorian gordeten dira. Baina, beste aplikazinoek ez bezela, Itzulgesek memoria hori enpresako langileen esku jarten dau eta, horri esker, testuren bat eginda balego, itzulpen eskaera bialdu baino lehen agertuko litxakio.
Itzulpen laburrak behar izaten diranean, berbarako, lerro batekoak edo bikoak, erabilgarria da oso, ez diralako itzulpenak word batean gorde behar, ondoren itzuli eta azkenik garbitu behar, itzulpenak egiteko dagozan beste aplikazinoetan gertatzen dan legez.
Itzulpenak zuzentzeko sistema erraza eskaintzen dau eta, sistema sinple baten bidez, itzultzaileak lan hori egin leike. Gainera, egindako itzulpenen zuzenketak gordeten dira konsultau ahal izateko. Aukera honegaz, enpresetan dagozan euskera trebatzaileek tresna praktikoa dabe euren lana egiteko.
Memoria anitzetan konsultetako aukerea emoten dau, adibidez, enpresako memorian ikusteaz gan, beste memorietan konsultetan dau aldi berean: publikoetan, talde bereko enpresetan… Horrezaz gan, memoriak konpartiduteko aukerea emoten dau.
Langileek euskeraz lan egitea erraztea
Langileak euskerearen normalizazinorako eragile aktibo bihurtzen laguntzen dau. Izan be, langileei testuak bi hizkuntzetan edo euskera hutsean egiten laguntzen deutse: zuzentzaile ortografikoa, memorian eta hiztegietan konsultau ahal izatea, testuak zuzentzera bialtzeko zirkuitua eskaintzea, etab.
Horrezaz gan, eskaera bat bialdu aurretik testua osorik edo zati bat itzulita dagoan esaten dau eta holan, %75 baino gehiago eginda egon ezkero, langileak eurak falta dan zatia egitera animau daitekez.
Itzulpenen kudeaketea
Itzulgesek itzulpenen jarioa kudeatzen dau eskatzaileen, itzultzaileen eta zuzentzaileen artean. Adibidez, itzulpena amaitu eta berehala, modu automatikoan eskatzaileak jasoten dau. Horregaitik, itzulpen bolumen handia dagoanean, eta batez be eskatzaile edo itzultzaile asko tartean dagozanean, oso praktikoa da.
Aplikazinoaren administratzaileak eskumen guztiak ditu eta horri esker erraz kudeatzen da: eskatzaileen altak, bajak, pasahitzak, memoriak, zuzenketak, itzulpenak… Momentu batean administratzailea lanean ez badago eta itzulpenak zuzentzerik edo egiterik ez badau, bere itzulpen edo zuzenketa lana beste bati eskaini leikio.
Terminologia eta memoria sozializetea
Enpresa bakotxak bere hiztegi propioa sortu leike eta, horri esker, itzulpenak egiterakoan langileek zein itzultzaileek beti enpresako terminologia berezia konsultau ahal izango dabe, baita, aldi berean, memorian dagozan itzulpenak eta interneteko hizkuntza baliabideak be.