Orain dala urte bi hasi zan Ana Magalon donostiarra ipuinak idazten, Interneteko atari baten, www.samuraitasuna.org gunean, hain zuzen be. Mikroipuinetako asko Lasai, ez da ezer gertatzen (Elkar) liburuan topauko doguz. Iban Zalduak berbaurrean dinoenez, frustrazinoaren koordenadak erakusten ditue testuek, insatisfazinoaren eta inkomunikazinoaren kartografia.
Danetara, 162 ipuinek osotzen dabe Malagonen lehenengo liburua. Bakardadea eta frustrazinoari aurre egiteko ironia darabile kontakizunetako protagonistek, egoera erlatibizetako aukerea emoten deutsie. Ironia presente dago mina presente dagoan neurrian -dino egileak- Ironia distantzia hartzeko modu bat bezela agertzen da, eta, distantzia horregaz, personaiek autodefensarako modu bat aurkitzen dabe zeozelan.
Umezaroa sarritan agiri da ipuinetan, baina sasoi batzuk be kontagai ditu, heriotzea, berbarako. Errealidadeagaz daukaguzan arazoak umezaroan hasten dira, irudimena eta idealak oraindono oso presente dagoz, baina, apurka-apurka, irudikatutako horregaz zerikusirik ez daukien gauzak agertzen doaz. Hemen hasten da frustrazinoagaz daukagun idilioa, azaltzen dau. Heriotzea bizitzaren mugarri nagusiena dala erexten deutso Malagonek. Hil egingo gara. Ezagutzen doguzan personak hil egingo dira. Horrek errealidadeagaz, gure ingurukoekaz eta geure buruagaz dogun harremana baldintzatzen dau.
Ana Malagonek (Donostia, 1978) Ikus-entzunezko komunikazinoa ikasi eban. Proiektu digitalen diseinuan lan egiten dau.