Capsula taldeak zuzeneko diskoa grabauko dau zapatuan Bilboko Kafe Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko ots. 21a, 00:00

Capsula taldeak kontzertua eskainiko dau zapatuan, zezeilaren 22an, Bilboko Kafe Antzokian, eta zuzeneko diskoa grabetako aprobetxauko dau aukerea. Aurretik, Niña Coyote eta Chico Tornado bikotea eta Belushi taldearen txandea izango da.

Modu honetan, hirukote argentinar-bilbotarrak, igaz Tony Visconti produktore handiagaz grabau eban Solar Secrets azken diskoa aurkeztu eta zuzenean grabauko dau. AEBetan egindako bi hilebeteko biratik itzuli barri da Capsula, Os Mutantes edo X lako talde mitikoakaz batera jo ondoren.

Kontzertua gaueko 22:00etan hasiko da, Belushi eta Niña Coyote eta Chico Tornado taldeakaz. Capsula igoko da agertokira ondoren, diskoa zuzenean grabetako, eta emonaldia amaitzeko, Diablo Dee Jayren ardurea izango da jai giroari eustea.

Osorik irakurri