Badator Uriola

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko ots. 26a, 00:00

Badator Uriola, Bilboko agerkari barriaren aurkezpena gaur iluntzeko 19:00retan egingo da Bilboko Kafe Antzokian. Ekitaldia edegia izango da eta edozein hurreratu daiteke. Bertan Mikel Irizarrek (TOKIKOM), Lur Malleak (Berton eta Prest aldizkariak) eta Jabi Zabalak (Bilbo Hiria Irratia) proiektuaren ganeko zehetasunak emon eta webgunea erakutsiko dabe.

Bilboko euskal komunikabideak batzen ditu uriola.info plataformeak. Bilboko informazinoa euskeraz, formatu digitalean eta auzolanean zabaltzen dauen hedabidea da. Bertan, Bilboko euskerazko hainbat hedabideren informazino bateratua agertuko da eta dagoeneko badira komunikabide bat baino gehiagoren ekarpenak, baita Bizkaie! agerkariarenak be. Tokikomen laguntzinoagaz sortutako plataformea da, eta beste euskerazko hedabideei ateak zabaltzen deutsez. Helburua Bilboko euskerazko komunikazino bateratua egitea da.

Aurkezpenaz gan, parte hartzeko konbita be zabalduko ekitaldian, izan be, parte hartu nahi daben norbanako eta alkarteei erraz-erraz azalduko jake zelan konpartidu edukiak webgune barriaren bidez.

Osorik irakurri