IBBY (International board on books for young people) erakundeak jakinarazo barri dauenez, Tom Sawyerren abenturak liburuak, 2013ko Euskerazko Literatura Itzulpenaren saria jaso ebanak, IBBY-ren 2014ko Ohorezko Zerrendarako hautatu dabe Iñaki Mendiguren eta Sarah J. Turtle itzultzaileen itzulpenaren kalidadeagaitik.
Iñaki Mendigurenek eta Sarah Turtle andra-gizonek orain urte bi jaso eben Mark Twainen klasikoa euskeratzeko eskaerea, Ingalaterran oporretan egozala. Galtzagorri alkartearen deia jaso genduan. Liburua erosi, eta eskerrak emazteak ez eustan esan orduan ze ingelesez gatxa zan, gogoratu dau Mendigurenek. Umeentzako abentura liburutzat hartu izan arren, helduentzako liburua be izan daitekela uste dabe. Ez da gaztetxuentzako liburua bakarrik -adierazo dau Turtlek- gauza batzuk helduek bakarrik ulertuko ditue eta.
Galtzagorri alkarteak 2011. urtean kudeatu eta Alberdania, Igela eta Erein argitaletxeek baterako argitalpenean kaleratutako Kliss-Klasikoak bildumako 5. alea da Mark Twain (1835-1910) idazlearen Tom Sawyerren abenturak obra zoragarri hau.