'Danbor Talka - Le Choc des Tambours' egitasmoa aurkeztu dabe Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko mar. 3a, 00:00

Danbor Talka - Le Choc des Tambours ikuskaria aurkeztu dabe gaur Bilbon, Lekeitioko Jaialdian, garagarrilaren 11n estreinauko dan koprodukzinoa.

Kultur talka, tanbor talka, alkarregaz sortutako kantua, mugarik bako kulturea, egile emonkorren topaketa honek plazaratuko dauen ikuskariak honako sortzaileak batu ditu: kale-arte konpainia bi: Les Commandos Percu (Frantzia) eta Deabru Beltzak (Euskal Herria); eskualde bi: Akitania eta Euskal Herria; jaialdi bi: Libourneko Fest’arts eta Lekeitiokale, Lekeitioko Kale-Antzerki Nazinoarteko Jaialdia.

Era berean, hainbat eragileren arteko alkarlanaren ondorioz dator ekimena: Lekeitioko udala, Libourneko udala, 25. Lekeitioko Kale-Antzerki Nazinoarteko Jaialdia, Libourneko Fest’arts, Eusko Jaurlaritzako Kultur Saila, Etxepare Institutua, Bilboko Institut Français, Conseil Régional d’Aquitaine, Akitania-Euskadi Euroeskualdea, Communauté d’Agglomération du Libournais, Chalon dans la Rue - Festival Transnational des artistes de la rue, L’Abattoir - Centre National des arts de la rue, Le Fourneau - Centre National des arts de la rue de Brest.

Horrezaz gan, laguntzaileak be ugari izan dira: La Communauté de communes des Côteaux Bellevue, Toulouse hiria, Le Conseil Général de la Haute-Garonne, Midi-Pyrénées eskualdea, Bilboko udala eta Bizkaiko Foru Aldundia.

Osorik irakurri