Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Gure Artea sariak arautu eta horreetarako deialdia egiten dauen agindua onartu dau. Arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzea dabe helburu sariok.
Aurtengo deialdian, Gure Artea sariak hiru ataletan banatuko dira: ibilbide artistikoa autortzeko saria, 25.000 eurokoa eta persona fisikoei zuzendua; sorkuntza lana autortzeko saria, 25.000 eurokoa eta persona fisikoei zuzendua; eta ikusizko arteen arloan eragileek egindako lana autortzeko saria, 15.000 eurokoa, eta persona fisiko nahiz juridikoei zuzendua.
- Ibilbide artistikoa autortzeko saria: lan eta ibilbide osoa aintzat hartuta, egindako lan sortzaileagaitik eta kultureari eta arte garaikideei egindako ekarpenagaitik nabarmendu dan artistea autortzeko saria.
- Sorkuntza-lana autortzeko saria: azken urteak aintzat hartuta, bere jarduera artistikoagaitik eta sortzaileagaitik eta sorkuntza garaikideari egindako ekarpenagaitik nabarmendu dan artista edo artista-taldea autortzeko saria.
- Ikusizko arteen arloan agenteek egindako lana autortzeko saria: Euskal Autonomia Erkidegoko arte plastiko eta ikusizkoen arloan egindako ekarpenagaitik, hau da, kulturearen balio-katearen faseetan (ikerketea, prestakuntzea, sorkuntza-produkzinoa, sustapena-zabalkundea eta banaketea) horreek sustatzeko jarduerak garatuz egindako lanagaitik, nabarmendu diran persona fisiko edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, autortzeko saria. Aintzakotzat hartu ahal izango da ibilbide osoa edo, bestela, azken urteotan egindako programa edo proiektu zehatzak.
Kontuak kontu, Gure Artea sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea hilebetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasita.
Ana Laura Aláez eta June Crespo artistak eta Adelina Moyan ikerlari eta irakaslea izan ziran 2013ko Gure Artea saridunak.