Euskaltzaindiko zuzendaritzeak eta Gramatika batzordeak akordioa lortu dabe

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko mar. 5a, 00:00

Zezeilaren 28an, Euskaltzaindiak Osoko bilkurea egin eban Donostia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan. Baionan edegitako gogoeta-aldiak orain arte emon dituenak berretsi ditue. Euskaltzaindiko zuzendaritzeak eta Gramatika batzordeak akordioa lortu dabe lan batzuk egiteko, eta holan, besteak beste, batzordeak Euskal Gramatikaren Lehen Urratsak lanaren eguneratzea eta moldaketea egingo dau, Donostian batutako eta ordezkatutako euskaltzain oso guztien adostasunez halan erabagita.

Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeko 15 kideek dimisinoa emon eben igaz, abenduaren hasieran. Hilaren 20an, osoko bilkurea egin eben Baionan, eta orduan ebatzi eben hausnarketa sasoiari ekitea.

Gramatika batzordeak Euskal Gramatikaren Lehen Urratsak lanaren eguneratzea eta moldaketa egingo ditu alde batetik, eta laburpena eta moldaketea bestetik, Euskaltzaindiko beste batzordeek daukienautonomia eta koordinazino beragaz. Kasu bietan Gramatika batzordeak zehaztuko ditu edukiak eta osoko bilkuran aurkeztuko dira. Osoko bilkureak erabagiko dau gero, lan hori Euskaltzaindiaren izenean argitaratu nahi badau, eta zelan kudeatu materialen eztabaidea, jakinarazo dau Akademiak prentsa-ohar bidez.

Horrezaz gan, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak beste liburu bat egitea bultzatuko dau, beste batzorde baten bidez. Liburu horrek -izenburua "Euskara Batuaren Eskuliburua" euki leikena-, hasierako fase batean, Euskaltzaindiak emonak dituan arauak, gomendioak eta erespen (morfologiakoak, sintaxikoak, ortografiakoak, onomastikakoak, hiztegikoak) era didaktiko eta dibulgatiboan jasoko leukez.

Akordio honetako puntuak hurrengo osoko bilkuretan garatuko dituela adeirazo dau Euskaltzandiak.

Osorik irakurri