Martxan da XV. Pedro Mari Unanue Bilbo-Bizkaia Nazinoarteko Lehiaketea

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko mar. 5a, 00:00

Bizkaiko Foru Aldundiak XV. Pedro Mari Unanue Bilbo-Bizkaia Nazinoarteko Lehiaketan parte hartzeko deialdia egin barri dau. Eskaerak aurkezteko epea bagilaren 6an amaituko da. Kanporaketa-probak zemendiaren 22an hasiko dira.

Pedro Mª Unanue Bilbo-Bizkaia Lehiaketearen helburu nagusia gaitasun lirikoak dituen personak aurkitzea eta euren ibilbide artistikoen hasieran laguntzea da, Aldundik iturriek adierazo dabenez. Nazinoarteko edozein abeslari lirikok parte hartu ahal dau: soprano, mezzosoprano, kontralto, kontratenore, tenore, baritono eta bajuek.

Parte-hartzaileek epaimahaiaren aurrean, zuzenean, kantau beharko dabe. Maria Bayo soprano nafarra izango da epaimahaiburua. Kanporaketa-proban eta finalaurrekoan, pianista baten laguntzea eukiko dabe; eta lehiaketearen finalean, ostera, Bilbao Orkestra Sinfonikoarena. Interpretau beharko dituen obrak parte-hartzaile bakotxak izena emoteko eskaeran egitarau lez jasotakoak izango dira.

Lehiaketeak kanporaketa-probea, finalaurrekoa eta finala ditu. Kanporaketak zemendiaren 22tik 25era bitartean egingo dira; finalaurrekoa, zemendiaren 26an; eta, finala 29an. Bai kanporaketa-probak bai finalaurrekoa Juan Crisostomo de Arriaga Musika Konserbatorio Profesionaleko Kontzertu Aretoan egingo dira, Bilbon. Finala, barriz, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean izango da.

Osorik irakurri