Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Fant Zinemaldi Fantastikoaren XX. edizinoa, datorren maiatzaren 9tik 16ra, iragarriko dauen kartelgile Koldo Serrak bildurraren irudi unibersala berreskuratzearen hautua egin dau, eta bere forma klasikoenean gainera, James Whalek irudikatutakoa eta Boris Karloffek personifikau ebana. Generoari keinu berezia, unibersoan bildurgarria izan dana aldarrikatuz, Fant jaialdiaren jatorriagaz loturea eginez.
Mary Shelley idazlearen eleberrian oinarrituz hogeita hamargarren hamarkadan sortutako izaki bildurgarria izango dogu jagole, jaialdiaren lehen urteetan zinemako kartelen itxurearen estiloa errekuperauko duen karteletik. Alertan jarten gaituan laranja kolorearen gainean, Frankenstein munstroaren arpegi makabro eta mehatxagarria irudikatzen da.